miércoles, 22 de abril de 2009

AGENDA 21




Eta askok galdetuko dozue, batez ere irakaskuntza mundutik at edota sartu barriak bazarete, zer da Agenda21 delako proiektu hori? Gure inguruko eskola asko daude sartuak proiektu honetan non ingurugiroarekiko hainbat konpromesu hartzen diren, gero geletan haurrekin lantzeko. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxeko eta ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusia, horrela gure haurrak garapen jasangarriko hezkuntza batetara bideratuko doguz. Baina nola?

Azken finean, elkartasuna bilatzen duen hezkuntza da, munduko egoeraz jabetzen lagundu, zentzuzko jokabideak eta portaerak sortarazi eta arrazoitutako erabakiak hartzera bultzatuko gaituela; hau da, BIODIBERTSITATEA zein ANIZTASUN KULTURALA errespetatu eta bultzatzeaz gain, hauetaz gozatzea ahalbidetuko duena.

Honelako proiektu gehiago beharko genituzke, gure inguru hau mantendu nahi baldin badogu bederen.



martes, 21 de abril de 2009

Bolonako prosezua

Laster sartuko da gure unibertsitatean Bolognako prozesua deritson lege barria. Gaur egun, ikasketak ezagutzen diren bezala, atzean gelditu dira, EESSan barneratuko gara, irakaste ikaste prozesuak aldaketa sakonak izango dituelarik. Orain kreditu sistema bera ere aldatuko da, ECTSan oinarrituko garelarik, irakasgaien kreditu kopuruak igoz eta aldatuz.
Askotan esan izan da, EESS barnean egoteak onura ugari ekarriko dituela gure unibertsitateetara, era beran ikaslea ikaste prozesu honen zentru bilakatuz. Baina hau norarte izango da egia? Ikus ditzagun Boloniako prozesuak jomuga duen Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak sei helburu nagusiak:

1. Titulazio- eta kalifikazio-sistema bateratuak lortzea. Horretarako, Tituluaren Gehigarri Europarra izeneko agiria sortu dute (Diploma Supplemen delakoa).
2. Kreditu-sistema bateratua sortzea: ECTS (European Credit Transfer System) izeneko kredituak. Ikasturte bakoitzak 60 ECTS kreditu suposatuko ditu (1.500-1.800 ikastordu, etxeko lanak barne).
3. Unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan banatzea: Gradua (180-240 ECTS kreditu), Masterra (90-120 ECTS kreditu) eta Doktoretza (ECTS kredituen kopuru jakinik gabe).
4. Europar unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea.
5. Ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatzea.
6. Ikasleen garapen kurrikularra sustatzea

Bolognako prozesuari buruzko informazioa biltzean askotan azaltzen den taula hau ikusiko dugu:

Hemendik aurrerakoa hurrengo urtean argituko da, ia benetan esaten duten bezalako onurak ekartzen dizkigun.

TERMINOLOGIA BERRIA

EESS= Espacio Europeo de Enseñanza Superior
ECTS: Europar kreditu sistema da. Neurri honekin Europako kreditu sistema bateratu bat egin nahi dute non kreditu kopurua ikasleak klasean, liburutegian... aritzen den denborarekin erlazio zuzena dauka.

lunes, 20 de abril de 2009

Udako euskal Unibertsitatea

Aurten ere Euskal Herriko Unibertsitateak zabaldu ditu bere ateak ikastaro berriekin blai. Gure lanbide honetan oso interesgarriak diren hainbat gai jorratuko dira, teknologia berriak edota bullying-a, adibidez. Beraz, birziklazeko era egokia izanik eta batez ere gai berriak jorratzeko aukera izanik, bertara hurbil zaiztezten espero dut, bertan ikusiko garelarik, ia oraingoan behintzat gauza berriak ikasten ditugun, gero geure lanera eramateko.

martes, 31 de marzo de 2009

Korrika Badator

Korrika 16 iritsi da, laster gurean euskaraz bizi nahi dutenen ahotsak eta oinak batuko dira, denok batera euskarak bizi iraun dezan.

Entzun ta zabal ezazu

jueves, 26 de marzo de 2009

IKTB.tv

Oraingoan ere, ikastolak aurretik jarri dira teknologia berrien erabilerei dagokionez hezkuntza mailan, iktb.tv izeneko ikastolen telebista berria sortu dute interneten. Proiektu hau, gazteei, hezitzaileei eta gurasoei zuzenduta dago bereziki, non euskal gizartearin loturiko hainbat bideo daude ikusgai, korrika 2009 edota Nafarroa oinezko bideoak ikusgai ditugularik.

Sartu ikus esazu, hau da gure etorkizuna eta.

miércoles, 11 de marzo de 2009

Pixka bat es mucho??????

Otsailaren 8an, jakintza ikastolako irakaslea den Maite Goñik, egundoko lana egin eta gero, 2008ko EGA azterketak sarean guztion esku jarri zituen. Honen berri ematean, albisteak oihartzun handia izan zuen eta milaka lagun ibili ziren egunotan bere lana erabiltzen, gainean dagoen 2009ko EGA azterketa prestatzeko.

Ostiralean, zoritxarrez, beste motako albiste bat eman behar izan zuen: EGArako materialak kenarazi dizkiote saretik. Pixka bat es mucho” bene-benetan? izenpean, mezu hunkigarria bezain mingarria idatzi behar izan du. Administrazioko arduradunak adierazi dioenez, Maitek egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu eta goraipatzen dute, baina liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango du denon eskura ipini. Tristea da gero!

Eta are tristeago, euskaldundu nahi den gizarte honetan, pertsona gutxi batzuek eginiko lanari errekonozimendua eman beharrean, zigorra jasotzen dutenean. Hortaz, nire galdera da, eusko jaurlaritzak bere menean dituen liburuak saltzea hortikan lukratuz garrantzitsuagoa ete da euskara lau haizetara zabaltzea baño? Eta gero zertara dator ba, piska bat es mucho bezelako lemak gizartaratzea, guk geuk geure errotik euskararen aldeko mugimenduen kontrako jarrera azaltzen badugu?

Maite bezalako pertsonek euskara zabaltzen laguntzen digute, berak EGAko azterketa zorigaitz hau prestatzeko hainbat material digitalizatu eta debalde eskainiz. Aupa hi!! Esan beharrean nago, eta segi lanean, zu bezalako jendea beharrezkoa baitugu, euskalerri euskaldun bat eraikitzeko eta.

domingo, 18 de enero de 2009

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN


Hezkuntza mailan geroz eta garrantzi handiagoa hartzen dabil teknologia berrien erabilpena, baina irakasleok prest al gaude egoera berri honi aurre egiteko? nonbait zerbatetan hasiak gara jada, hezkuntza sailak bere ikerketetan murgildua dabil eta ikastola elkarteak ere lan honetan jada martxan dabiltza. Baina berriz ere, aurre hartuz IKT proiektuan murgildu dira, non irakasle tea ikasleak teknologa berri hauek eskaintzen dizkiguten aukeretan ikertzen hasiak diren, baita praktikan jarriz.

Proiektu honetan oso argi azaltzen da, informazio alorrean berebiziko aldaketak egiten ari direla. Aldaketa hauei ahal den etekinik handiena ateratzeko gauza izan daitezela gure ondotik datozen belaunaldiak, hori segurta diezaiegun, nahi du gizarteak. Ezin ukatuzko egia da aldaketa hauek hezkuntzan duten eragina, eta, horregatik, premiazkoa, atzera begira egon gabe azkar, konbikzioz beterik eta adore handiz aro digitalaren berri, guri dagokigunez, ikasle-irakasle bakoitzari eta hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiei, egoki eta koherenteki, ahal dela inolako traumarik sortu gabe, ematea.


Baina, zer da urrengo eman beharreko pausua? Eskolaren zentsua guztiz aldatu beharrean gaude, eskolak hobetuz eta gure haurrak teknologiako gizarterako prestatuz, aldi berean gu geu ere oso konsziente izan beharko gara eta honetarako nolabaiteko kurtso etbr. jasotzeko premia asko dagoelakoan nago.