martes, 31 de marzo de 2009

Korrika Badator

Korrika 16 iritsi da, laster gurean euskaraz bizi nahi dutenen ahotsak eta oinak batuko dira, denok batera euskarak bizi iraun dezan.

Entzun ta zabal ezazu

jueves, 26 de marzo de 2009

IKTB.tv

Oraingoan ere, ikastolak aurretik jarri dira teknologia berrien erabilerei dagokionez hezkuntza mailan, iktb.tv izeneko ikastolen telebista berria sortu dute interneten. Proiektu hau, gazteei, hezitzaileei eta gurasoei zuzenduta dago bereziki, non euskal gizartearin loturiko hainbat bideo daude ikusgai, korrika 2009 edota Nafarroa oinezko bideoak ikusgai ditugularik.

Sartu ikus esazu, hau da gure etorkizuna eta.

miércoles, 11 de marzo de 2009

Pixka bat es mucho??????

Otsailaren 8an, jakintza ikastolako irakaslea den Maite Goñik, egundoko lana egin eta gero, 2008ko EGA azterketak sarean guztion esku jarri zituen. Honen berri ematean, albisteak oihartzun handia izan zuen eta milaka lagun ibili ziren egunotan bere lana erabiltzen, gainean dagoen 2009ko EGA azterketa prestatzeko.

Ostiralean, zoritxarrez, beste motako albiste bat eman behar izan zuen: EGArako materialak kenarazi dizkiote saretik. Pixka bat es mucho” bene-benetan? izenpean, mezu hunkigarria bezain mingarria idatzi behar izan du. Administrazioko arduradunak adierazi dioenez, Maitek egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu eta goraipatzen dute, baina liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango du denon eskura ipini. Tristea da gero!

Eta are tristeago, euskaldundu nahi den gizarte honetan, pertsona gutxi batzuek eginiko lanari errekonozimendua eman beharrean, zigorra jasotzen dutenean. Hortaz, nire galdera da, eusko jaurlaritzak bere menean dituen liburuak saltzea hortikan lukratuz garrantzitsuagoa ete da euskara lau haizetara zabaltzea baño? Eta gero zertara dator ba, piska bat es mucho bezelako lemak gizartaratzea, guk geuk geure errotik euskararen aldeko mugimenduen kontrako jarrera azaltzen badugu?

Maite bezalako pertsonek euskara zabaltzen laguntzen digute, berak EGAko azterketa zorigaitz hau prestatzeko hainbat material digitalizatu eta debalde eskainiz. Aupa hi!! Esan beharrean nago, eta segi lanean, zu bezalako jendea beharrezkoa baitugu, euskalerri euskaldun bat eraikitzeko eta.