viernes, 5 de junio de 2009

Eskolen Hizkuntz Ereduak



Gaurko notizia da hezkuntzan euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten dekretuak indargabetu dituela EAEko Auzitegi Nagusiak, horrela berriz ere lehengo eredu zaharretara bueltatzen gara, non A, B eta D ereduen artean aukeratu ahal izango den. Hortaz, Euskera indarberritzeko ahalegin guztiak, alde batera gelditu dira, berriz ere haur elebitasunak izateko aukera galdu delarik. Horrela, euskalduntze prozesuak golpe handia jasan du, gizarte pobreago bat sortuz bere kulturari dagokionez. Eta zuek zer uste duzue??

jueves, 4 de junio de 2009

ETORKINA ETA HEZKUNTZA

Gaurko gure gizarte honetan kontutan izan beharra daukagu geroz eta etorkin gehiago jasoten ari garela, hegoamerikarrak, sudafrikarrak, errusiarrak.... Horrela, beraien seme alabei hezkuntza eskubidea ez urratzeaz arduratu beharko ginateke. Hauek dira, jaso ditudan datuak etorkinei dagokienez:

Euskal Autonomi Erkidegoan:

SOS arrazakeriaren arabera: 2004ko ekainean, 31.500 etorkin zeuden lan egiteko eta bizitzeko baimenaz. Erroldatuta berriz, 49.000 zeuden. 10.041 ikasle etorkin egon ziren 2.003-2.004. ikasturtean. Eskolatutakoen %69 Hego Amerikakoak ziren, %15 Afrikakoak, %10 Europako herrialdeetakoak eta %6 Asia eta Ozeaniakoak.> Ikasle hauen gehienak (%50) A ereduan jardun zuen, B ereduan ( %29), eta D ereduan (%21).

Espainian:


2003-2004 ikasturtean, eskolatuta zeuden etorkinen seme-alabak %10,2 ziren; Balear Uharteetan %10,1; Katalunian, Balentzian eta Murtzian % 7tik gora. Espainiako estatuan 500.000 haur ziren, eskolatutakoen %5'9.

Datu hauek irakurriz gero, gure erkidegoan atzerritar haur portzentaia handiagoa izan da eskoletan matrikulatuak, Espainian kopuru hau nabarmen jeisten delarik. Hala nola, haur hauek hezkuntza jasoteko eskubide osoa dutelarik, estatuak berak eta estatutik at dauden talde eragileek nolabaiteko parte hartzea izan beharko lukete, etorkin hauei infomazioa emanez bere haurrak eskolarizatu gabe geldi ez daitezen bederen.

KALITATEZKO HEZKUNTZA

Kalitatezko hezkuntza denentzat esan ohi da, baina hau zilegi bihur dadin Euskadiko eskola Kontseiluak Hezkuntza sailak argitaratu zuen agiria, hau aberastekotan eta honen gaineko eztabaida soziala sortuz. Hone aurrrean, hainbat jokabide ezberdin barneratu zituen Euskal Kurrikulumak baina honen gauzatzea gaur egun ez dago hain argi, bertoko hainbat premisa atzera bota baitira.


Herri bat garatu dadin, kalitatezko hezkuntza bat edukitzea ezinbestekoa da:
azpiegitura egokiak, eskola material aproposa, irakasle formatu eta motibatuak, politika
eraginkorrak, ikasleen gutxieneko beharrak aseak izatea… Eta horretarako laguntza ematen ez
dugun heinean, herri horien, pertsonen etorkizunari oztopoak jartzen ari gatzaizkio.


Guztion lana da mundu erosoago eta egokiagoa sortzea, justizian eta gizaeskubideetan
oinarritua. Guztion eginkizuna da Zinbaweko edo Kenyako, Boliviako edo
Brasilgo, azken batean, herrialde guztietako neska-mutilen orainaren eta etorkizunaren alde lan
egitea, kalitatezko hezkuntzaren alde lan egitea. Ekin diezaiogun, beraz, hain beharrezkoa eta
garrantzitsua den zeregin honi.

jueves, 28 de mayo de 2009

Komunikazioa eta hezkuntza gaur egungo gizartean

Gaur egun, teknologia berrien laguntzaz ikaste-irakaste prozesua abiada handian aldatuz doa. Internet eta ordenagailuek ematen dizkiguten aukerak oso handiak izanik, orain irakasleak ikasle autonomo eta kreatiboak sortzeko bideak ahalbideratutra daude. Baina teknologi hauei kritika konstruktiboak egiteko ordua ere iritsi da, hona hemen Jose Maria Percevalek eman ahal dizkigun argibide batzuk.


HIK HASI TOPAKETAK


Hasi dira jada, Hik hasik antolatutako ikastaroetan parte hartzeko matrikulazioak. Irakasle garenontzat, hainbat baliabide eskaintzen dizkigun topaguneak dira, non area ezberdinetan trebatzeko aukerak ugariak diren.

Anima zaitezte hauetan parte hartzera.

BADATOR IBILALDIA

Aurten ere betiko legez, bizkaiko ikastola elkarteak IBILALDIA ospatuko du MAIATZAREN an GALDAKAON, Eguzkibegi ikastolaren alde. Euskaduntzale guztion bilgune den jai honetan, beti legez, hainbat ekintza izango ditugu antolatuta, kontzertuak, haurrentzat jolas eta pailasoak, eta nola ez, bokatak eta txakolina guztiontzat.

Euskara zabaltzeko balio duen jai honetara joatera gonbidatzen zaituztet, gure ama hizkuntza den euskerak aurrera egin dezan, eta denon artean hizkuntza indartsua bilakatu daiten.


Athletic eta hezkuntza


Hona hemen nire ikastolako haurrak, athletic-i bere pasioa erakutsiz, galduta ere hor dagoen afizioa. Baina neri galdera bat datorkit burura. Nolataz, hezkuntza mailan horrelako indarra hartu behar du futbol partidu batek? Hau ulerkaitza dirudi. Antza, gure gizartean zabaldu beharreko balioak talde bati izan beharreko atxikipenean oinarritu dira, beste kirol batzuk alde batera utziz, eta denak bat eginez animatuz.
Denak bat egiteak, ondo begitatzen jatan arren, mesedez, hezkuntza mailan ez luke horrelako indarra izan behar, baina errealitatea bestelakoa da, bestela begiratu bilbon La Casillan eman zen festa.