jueves, 13 de noviembre de 2008

ADIMEN EMOZIONALA HEZKUNTZAN

Adimen emozionala? Honetaz asko daki Daniel Golemanek, bera izan baitzen lehendabiziz adimen emozionalaren garrantziaz aritu zena. Honek sentimenak ezagutu eta erabiltzaren ezinbestekotasuna azpimarratu izan du, hezkuntza izanik lehendabiziko pausua helburu hau lortzeko.

Orain ere ikastolak dira aintzindari, nola ez, Laskoraingo ikastolan , hain zuzen ere. Bere proiektuan, profesional talde konprometitua dute, ikastetxearen proiektuarekin inplikazioa duena. Heziketa arloari dagokionean, bere formazioa etengabe osatzen diharduen taldea da. Bestalde, taldelanean badakiena eta gurasoekiko elkarlanerako prest dagoena. Hontaz gain, haurrengan hezkuntza emozionalaren garrantzia gailentzen dute, non haurrek bere sentimenak nola adierazi ikasten duten eta horrela, bere autonomia reforzatu.



<




miércoles, 12 de noviembre de 2008

HEZKUNTZA SISTEMA EZBERDINAK

Aurreratuen dauden gizarteek aurrerapen-maila bere hezkuntza sistemek duten kemen eta eraginkortasunarekin lotzen dutela adierazteko joera dute. Hain zuzen ere, estreinatu berri dugun milurteko honetan hezkuntzari etengabe aldatzen ari den gizarte batean, bertan bereganatutako ezagupenak urte gutxitan zaharkituak gelditzen direla, erraztasunez moldatzeko gauza diren pertsonak hezteko eskatzen diote. Eskola modernoak aurrean duen erronka hau konplexua eta zaila da, hala berau lortzeari nola ebaluatzeari dagokionez. Hori dela-eta, azken urteotan hezkuntza sistemak hezkuntza prozesuen konplexutasuna argitu eta azaltzeko gauza diren tresnak egiteko beharra aztertzen ari dira.

Hauetakoa da, Finlandiaren kasua. Hainbat irakasle, hezkuntza sistema berrien bilakuntzan, Europa mailan oso aurrerakoia den herrialde honetara joan ziren, bertatik ekarpen ugari izatekotan, kalitatezko hezkuntzaren adibideak aztertuz. Bidai honetan izan zen, Inma Larrazabal, Sanduzelai ikastetxe publikoko irakaslea, bere iritziz, hain aurrerakoia den gizarteko hezkuntza sistemak, arazo ugari aurkeztuko lituzke gure gizartean inplantatzea, izan ere, hemen ez dago interesik, borondaterik ezta konpromisorik hezkuntza proiektu kalitatezkoa denentzat izan dadin. Horretaz gain, hango Gobernua eta Administrazioaren izaerak eta lanak ez dute zerikusirik hemengoekin.

Hortaz, bide berriak aurkitu beharrean gaude, gure gizartearentzat egokia den sistema bat aurkitu nahi baldin badugu bederen. Edota, gizartea eta administrazioaren arteko erlazioa aldatzea beharrezkoa ahal da??

Hona hemen Finlandiar hezkuntza sistemaren funtzionamendua azaltzen digun bideo bat, ea gustoko duzuen: