lunes, 27 de octubre de 2008

HEZKUNTZA ETA GIZARTEA


M।Duart:Nazio baten curriculuma, irakatsi nahi denaz abiatzen da. Gutxieneko edo oinarrizko edukiez; nola irakatsi nahi den, teoria pedagogiko bat edo batzuk alegia. Eta batez ere, etorkizuneko herritarra (herria) nolakoa nahi dugun izatea.”

Hezkuntza betidanik lotua joan izan da gizarteari, kulturaren babesa eta ezagutza bermatzen duen tresna bihurtu delarik. Hau dela eta, guri dagokigunez behintzat, euskal kurrikulumaren aldeko apostua egin da, gure gizartean azaldu diren arazo ezberdinei erantzuteko gaitasuna zabaldu nahian, alegia. Berton, euskaldunok, Euskal Herriaz ezik munduaz dugun ikuspegiaaren irudikapena azaltzen da. Euskal Herriko ikasleek zein gizabanakoek gurea den herri hontan eta mundu zabalean bizitzeko aukerak eta gaitasunen barneratzea bultzatzen da.

Hortaz, gizarte guztiaren inplikazioa eskatzen duen proiektu baten aurrean gaude, gizartea aldatzen dioan heinean, honi erantzuteko bideak zabaldu beharra izanik. Guraso, ikastetxe, irakasle, ikasle, eragile sozial, erabide eta oroar gizabanako guztiok daukagu eskura gure etorkizuna jorratzeko sistema erakitzea.

Baina, dakigun bezala, teoria beti aurkezten da zerbait berri eta interesgarri bezala, eta praktikan aldiz zailtasun askori aurre egin beharrean aurkitzen gara irakasleok. Programazioetan aldaketa ugari, klaseak antolatzeko orduan arazoak.... Nik, animatu nahi zaituztez bide honi jarraituz ahalgin handi bat egin dezagun, gure ondorengoei eskaini nahi diegun etorkizunean, hauek baliabide ezberdinak izan dezaten, aurkezten zaigun gizarte konplexu hontan, bizikidetzak erraztuz eta besteenganako errespetu eta aukera berdinetan sines dezaten

lunes, 20 de octubre de 2008

AURKEZPENA


Kaixo,

Hona hemen nere blog berria, non hezkuntzaren eta gizartearen arteko harrema izango ditudan hizpide. Maider Ibarluzea naiz, Atzerriko Hizkuntzako ikaslea eta ogibidez Ekonomiako irakaslea.
Nire lehen karrera bukatu ostean, Empresa eta Administrazio Zuzenbidea, hainbat sektore ezberdin ezagutu nituen, gehienbat banka, baina badira jada bi urte hezkuntza munduan ari naizela. Hortaz, nahiko interesgarria iruditu zait proiektu berri hontan murgiltzea, teknologia berriek ikasleenganako hurbiltasuna eskaintzen baitigute.
Bestalde, nire ikasleentzako ikasteko ingurune aproposa zabaltzea dut helburu, beraien ideia propioen garapena bultzatuz eta era berean jakintzak barneratzeko bdeak eskeiniz.

Hortaz, ongi etorri!!