Aurreratuen dauden gizarteek aurrerapen-maila bere
hezkuntza sistemek duten kemen eta eraginkortasunarekin lotzen dutela adierazteko joera dute. Hain zuzen ere, estreinatu berri dugun milurteko honetan hezkuntzari etengabe aldatzen ari den gizarte batean, bertan bereganatutako ezagupenak urte gutxitan zaharkituak gelditzen direla, erraztasunez moldatzeko gauza diren pertsonak hezteko eskatzen diote. Eskola modernoak aurrean duen erronka hau konplexua eta zaila da, hala berau lortzeari nola ebaluatzeari dagokionez. Hori dela-eta, azken urteotan hezkuntza sistemak hezkuntza prozesuen konplexutasuna argitu eta azaltzeko gauza diren tresnak egiteko beharra aztertzen ari dira.
Hauetakoa da,
Finlandiaren kasua. Hainbat irakasle, hezkuntza sistema berrien bilakuntzan, Europa mailan oso aurrerakoia den herrialde honetara joan ziren, bertatik ekarpen ugari izatekotan, kalitatezko hezkuntzaren adibideak aztertuz. Bidai honetan izan zen,
Inma Larrazabal, Sanduzelai ikastetxe publikoko irakaslea, bere iritziz, hain aurrerakoia den gizarteko hezkuntza sistemak, arazo ugari aurkeztuko lituzke gure gizartean inplantatzea, izan ere, hemen ez dago interesik, borondaterik ezta konpromisorik hezkuntza proiektu kalitatezkoa denentzat izan dadin. Horretaz gain, hango Gobernua eta Administrazioaren izaerak eta lanak ez dute zerikusirik hemengoekin.
Hortaz, bide berriak aurkitu beharrean gaude, gure gizartearentzat egokia den sistema bat aurkitu nahi baldin badugu bederen. Edota, gizartea eta administrazioaren arteko erlazioa aldatzea beharrezkoa ahal da??